Lehiaketa uztailaren 1ean izango da, eta egunean bertan izena eman ahalko da. Jakitera eman dutenez, 16 urtetik gorako norbanako guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Izena emateko aukera 08:00etatik 10:00etara egongo da, Lekeitioko kofradia zaharrean. Eta izena ematerakoan
5 euro ordaindu beharko direla ere esan dute Lekliktxo elkarteko kideek.
Lehiaketa 09:00etan hasiko da.
Argazkiak kameragaz edota mugikorragaz atera ahal izango dira. “Partaide bakoitzak hutsik dagoen memoria txartela eraman beharko du lehiaketara (gero hori da aurkeztu beharko dena)”. Lehiaketaren hasieran, parte hartzaileek kontrol argazkia atera beharko dute hasieran. “Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina
9 argazki izango dira aurkeztu beharrekoak (gai bakoitzeko hiru argazki)”. Lehiaketara
aurkeztu nahi diren argazkiak amaieran antolatzaileek banatuko dieten orrialdean zehaztu beharko dituzte. Halaber, argazkiak
JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Baldintza bakarra
argazki guztiak Lekeition ateratakoak izan behar direla da.
Aurkezpena. Lehiaketa 17:00etan amaituko da. “Beraz, atera beharreko argazki guztiak 17:00ak baino lehen atera behar dira”.
Memoria txartelak 18:00etan jaso eta 19:00etarako itzuliko dituzte.
Mugikorrekin ateratako argazkien deskarga Lekeitioko Kofradia Zaharrean egingo da,
17:00etatik 18:00etara.
“Memoria txartelean kontrol argazkia derrigorrez agertu beharko da; irudi hori argazki guztien artean lehenengo izango da”, argitu dute.
Sariak. 3 bilduma onenak eta argazki onena sarituko dituzte. “Gerta liteke bilduma onena eta argazki onena parte hartzaile berdinarenak izatea”.
- BILDUMA ONENAK:
- 1. Saria: 150 euro eta afaria Mantxua jatetxean (2 pertsonentzako)
- 2. Saria: 100 euro eta Stand Up Paddle irteera (2 pertsonentzako)
- 3. Saria: 50 euro eta 100 argazki 13×18 inprimatzeko bonua (Bonilla-ren eskutik)
- ARGAKI ONENA:
- Saria: Argazkia hurrengo urteko kartelean agertuko da. Horrez gain, txapela, afaria Mantxua jatetxean (2 pertsonentzako) eta 50 euroko bonua (Garatea-ko produktuetan).
Oharrak. Elkarteak azaldu du, lehiaketan aurkeztutako argazkiak erabiltzeko eskubidea elkartearena izango duela, egiletza aitortuz.