2016-2017 denboraldia amaituta, jai giroan elkarregaz batu ziren zapatuan, Urdaibai Eskubaloi Taldeko ume, gaztetxo, guraso eta bazkideak. 400 lagun baino gehiago batu ziren. Bermeotik Mundakara mendi ibilaldian joan ziren asko eta asko. Ondoren, Munda...

2016-2017 denboraldia amaituta, jai giroan elkarregaz batu ziren zapatuan, Urdaibai Eskubaloi Taldeko ume, gaztetxo, guraso eta bazkideak. 400 lagun baino gehiago batu ziren. Bermeotik Mundakara mendi ibilaldian joan ziren asko eta asko. Ondoren, Mundakako Santa Katalinan batu ziren. Puzgarrietan jolasten,
zumba dantzatzen, bainua hartzen edota trikipoteoan ibili ziren bazkaldu aurretik. Bazkalostean, bingo jokoa eta karaokea eduki zituzten, eta sariak banatzeko tartea ere hartu zuten.