Antxoaren kanpaina azkenetan da, Europar Batasunak ezarritako kuota betetzear baitaude ontziak. Azken egunetan, geroz eta txalupa gutxiago daude Ondarroako portuan, galiziarrek jadanik etxerako bidea hartu dutelako gehienbat, antxoaren arrantza utzita.
Aste honetan antxoa arrantzatzen aritu diren ontziak oso gutxi izan dira, eta kuota bete arteko azken kiloak harrapatu nahian aritu dira. Aitortu dutenez, badakite ez zaiela asko geratzen, baina kuota bete dela esaten dieten arte azken kiloak harrapatzen saiatuko dira. Antxoaren egoera ona ikusita, Europar Batasunak 33.000 tonako kuota ezarri zien Espainia eta Frantziari, aspaldiko kopururik handiena.
Kanpainaren alderik negatiboena, merkatuak gainez egin zuen egunak izan ziren. Portuetan lehorreratutako antxoa tonek eta egindako prezio txikiek salmentak bertan behera uztea ere elkarri zuen egun batzuetan, nahiz eta egun asko ez izan.
Antxoa ugari ikusi ahal izan da aurten Ondarroako portuan.