El Deseo del Doctor Markina-Xemeinen ikusi ahalko da, zapatuan
Doctor Deseo taldeko partaide batzuek Uhagonen eskainiko dute emanaldia. Eguraldi onagaz, kontzertua kulturguneko terrazan egingo da, eta doakoa izango dela esan dute antolatzaileekEl Deseo del Doctor proiektua Doctor Deseo talde ospetsuko kide batzuek...
Doctor Deseo taldeko partaide batzuek Uhagonen eskainiko dute emanaldia. Eguraldi onagaz, kontzertua kulturguneko terrazan egingo da, eta doakoa izango dela esan dute antolatzaileek
El Deseo del Doctor proiektua Doctor Deseo talde ospetsuko kide batzuek sortu zuten urteak atzera taldea sortu zutenean. Eta zapatuan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean ikusteko aukera egongo da.Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta Uhagoneko arduradunek jakitera eman dutenez, printzipioz emanaldia kulturguneko terrazan egingo da, eta doan izango da. Dena dela, eguraldi txarra egingo balu, sarrera ordaindu egin beharko da, eta kasu horretan, lekuak mugatuak izango direla aurreratu dute.
«Kontzertu biluzia»
Eguraldi txarragaz, beraz, sarrerak egunean bertan salduko dituzte; bazkideentzat 6 euro balioko dituzte, eta gainerakoentzat, 8 euro. Kasu horretan, txarteldegia 18:30ean zabalduko dela iragarri dute.
Zapatuko emanaldian ondokoak igoko dira Uhagoneko oholtzara: Francis Diez (ahotsa), Josu Belmonte (kitarra), Joe Gonzalez (saxoa) eta Txema Solano (kontrabaxua).
Bestalde, egitasmoko partaideek aurreratu dutenez, «kontzertu biluzia» eskainiko dute. Hala, formatu akustikoko emanaldia izango da.