Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat pilotari Mexikon bilduko dira, Mexikoko hiriburuko frontoian jokatuko den
Diez Barroso nazioarteko txapelketa lehiatzeko.
20 urte itxita egon ostean,
frontoia berriro zabaldu dute, eta erreferente bilakatu da. Hala, nazioarteko txapelketa ospetsu hori ere berreskuratu dute, eta binakako txapelketan parte hartuko dute Alex Hormaetxea bermeotarrak,
Ibon Aldazabal berriatuarrak, Xabi Barandika eta Unai Lekerikabeaskoa gernikarrek eta
Erik Mendizabal mutrikuarrak.
Guztira, sei bikotek lehiatuko dute saria ekainaren 28an hasi eta uztailaren 2ra arte iraungo duen txapelketan.
Mexikoko frontoian jokatuko dute Diez Barroso zesta-punta txapelketa. Argazkia: Jai Alai News
Frontoirik luzeenean. Denek ere, beren onena emango dute txapela jantzeko; eta sei bikoteen artean sari handiak irabazi dituztenak ere badaude. Ibon Aldazabal berriatuarra, esaterako, Dania Jai Alai frontoiko atzelaririk onenetako da, Binakako Txapelketa irabazi zuen 2015. urtean. Aldazabalegaz bikote izango den Erik Mendizabalek, beste alde batetik,
bost aldiz irabazi du Hiruko Koroa.
Barandika eta Lekerika gernikarrei buruz, bestalde, nabarmentzekoa da antolatzeko modua; galtzeko gutxi daukate, eta ezustekoa eman dezakete.
Munduko pilotalekurik luzeena da Mexikokoa (62 metro), eta joko bizia erakusteko aukera ematen du.
- BIKOTEAK:
- Olharan-Lopez. Mexikoko frontoiko pilotariak.
- Egiguren-Etcheto. Mexikoko frontoiko pilotariak.
- Erik-Aldazabal. Dania Jai Alai frontoiko pilotariak.
- Barandika-Lekerika. Dania Jai Alai frontoiko pilotariak.
- Hormaetxea-Inza. Euskal Herriko pilotaria-Mexikoko frontoiko pilotaria.
- Olha-Enbil. Mexikoko pilotaria- Euskal Herriko pilotaria.