San Joan suak eta auzoetako jaiak, Lea-Artibain eta Mutrikun

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak San Juan bezperako gauean [ekainak 23] egingo diren suetan gorabeherak sahiesteko kanpaina informatiboa jarri du abian.

[EGITARAUA: suak eta auzoetako jaiak Lea-Artibain eta Mutrikun]

Suhiltzaileek materialak metatu diren esparrua garbi egon behar dutela esan dute; sua zabaldu ahal dituzten materialak ez dira gertu egon behar. Hala, belar eta sastrakak edo paper edo ehunak suaren ingurutik kentzeko eskatu dute. Halaber, aholkatu dute suak eraikin, fatxada, hariteria elektriko edo bestelako instalazio guztietatik aldenduta egotea, baita zuhaitz asko pilatzen diren tokietatik ere.

“Garrantzitsua da sua zaintzeko arduradunak izendatzea eta udalari erreketa egingo dela jakinaraztea, bai eta baimenduta egotea ere”, azpimarratu du Asier Luja Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko Prebentzio Arloko suhiltzaileak. “Gainera, aintzat hartu behar da haize bolada gogorrak badaude onena erreketa bertan behera uztea izan daitekeela”.

[EGITARAUA: suak eta auzoetako jaiak Lea-Artibain eta Mutrikun]

San Joan sua