Zapatuan [ekainak 24], 23:00etan Goiko Plazan eskainiko dute urteko kontzertu berezienetakoa, aurten gainera hainbat ezustekorekin.
Josean Pascualek zuzenduko ditu musikari mutrikuarrak.
Mutriku Musika Bandaz gain,
herriko antzerki taldea, dantza taldea eta abesbatzak ere ariko dira: “
Mutrikuarrek mutrikuarrei eskainitako lana izango da“, nabarmendu dute bandako kideek. Beraien esanetan, “urteko kontzerturik garrantzitsuenetakoa da zapatukoa”, eta are garrantzitsuagoa bihurtzen du oraindik oholtzaratuko diren guztiak mutrikuarrak izateak.
Tradizioa eta modernitatea uztartzen ahaleginduko dira zapatuan. Arduradunek adierazi dutenaren arabera, beti saiatzen dira “herritarrei zerbait berezia eskaintzen”, eta horregatik erabaki dute aurten antzerki taldea eta herriko abesbatzak gonbidatzea.
Mutriku Musika Bandako kideek herritarrei zapatu gauean Txurruka Plazara hurbiltzeko
gonbidapena luzatu diete, eskainiko duten emanaldiaz gozatzeko.
Urteko kontzerturik garrantzitsuenetakoa izango da zapatukoa musikarientzat. Argazkia: Mutriku Musika Banda