Transexualitateari buruzko hitzaldia, martitzenean, Ondarroan
Hitzaldia Uxu Ondarroako emakumeen taldeak antolatuta dago, eta Etxelilan izango da, 19:00etan. Errespetuz elkarteko bi kidek gidatuko dute saioaOndarroako Uxu emakumeen taldeak antolatuta, Transexualitatea: badaude zakila duten neskatoak eta alua dute...
Hitzaldia Uxu Ondarroako emakumeen taldeak antolatuta dago, eta Etxelilan izango da, 19:00etan. Errespetuz elkarteko bi kidek gidatuko dute saioa
Ondarroako Uxu emakumeen taldeak antolatuta, Transexualitatea: badaude zakila duten neskatoak eta alua duten mutikoak hitzaldia egongo da martitzenean, 19:00etan, Ondarroako Etxelilan. Hitzaldia Sarai Montes eta Ares Piñeiro Errespetuz elkarteko lehendakariak eta sexologo eta idazkariak eskainiko dute, eta gaztelaniaz izango da.Hizlariek azaldu dutenez, transexualitateari buruz duela urte batzuk baino gehiago hitz egiten da gaur egun. «Eta nahiz eta herritarrek orain gaiaren inguruan gehiago jakin, oraindik asko dago egiteko». Halaber, hitzaldian pertsona transexual batek eduki dituen esperientziak partekatuko dituztela aurreratu dute.
Hilabeteak atzerago Hazte oir-en kanpaina dela-eta sortutako zalapartak eragin egin diela esan dute. «Denboraldi bat eduki genuen non hitzaldiak eskaintzeko dei gehiago egiten zizkiguten». Kanpaina hark umeak erdigunean hartu zituelako sortu zuela zalaparta diote. «Kanpaina hark umeak ikutu zituen, eta hori izan zen jendea astoratzeko gakoa. Baina egoera guztiz aldatzen da adinez nagusi diren transexualei dagokienean».
«Egoera asko hobetu da»
Gizartea ezin dela egun batetik bestera aldatu diote. «Dena dela, egoera asko hobetu da. Gaiaren inguruan gehiago berba egiten da, eta komunikabideetan ere beste modu batera lantzen da gaia. Lehenago folkloreagaz lotzen zen transexualitatea; estereotipo asko zeuden, eta oraindik badauden arren, gutxitzen doaz».