Garraitz Kirol Taldeko triatleta Almansan jokatu den Espainiako Autonomien arteko triatloi txapelketan aritu da asteburuan, Euskadiko selekzioagaz.
Banakako esprint triatloian 34. postuan sailkatu zen triatleta lekeitiarra, ordubete eta hamar minutuko denboragaz. Lehen sailkatua baino bost minutu eta 20 segundo gehiago behar izan zituen. Emakumeen taldekakoan berriz zortzigarren postuan sailkatu ziren euskaldunak 1:10:57ko denboragaz.
Espainiako txapelketan aritu den Euskadiko emakumeen taldea. Argazkia: Espainiako Triatloi Federazioa