Usansolok irabazi zituen kadete eta nagusien mailako partiduak, eta garaipen horiei esker Herriarteko Txapelketa eurenganatu zuten. Lepo bete zen Zornotzako Amorebieta IV frontoia finalerako, baina markina-xemeindarrek ezin izan zuten hirugarrenez jarraian Herriarteko txapela herrira ekarri.
Nagusien mailan 22-11 gailendu ziren usansoloarrak. Urizar eta Albizuk ezin izan zieten aurre egin Gonzalez eta Beitiak osatutako bikoteari. Beitia usansoloarra erabakiorra izan zen bere agurreko partiduan, maila handiko tantoak eginda.
Gazte mailako partiduan Markina-Xemeingo taldea izan zen jaun eta jabe.
22-4 irabazi zioten Agirreamalloa eta Ibarlozak Orue eta Ruizek osatutako bikoteari. Markina-xemeindarrek Zornotzako frontoian irabazi ahal izan zuten partidu bakarra izan zen.
Kadeteetan gazte mailan gertatutakoaren aurkakoa erakutsi zuen markagailuak.
Usansolok 22-2 menderatu zuen Markina-Xemeingo Soraluze eta Azpiazu bikotea. Horrela, Markina-Xemeingo eskupilota taldeak ezin izan zuen bere seigarren Herriarteko Txapelketa irabazi. Azken hamarkadan, jaun eta jabe izan da Markina-Xemein, baina aurten ezin izan dute finala irabazi.
Markina-Xemeindarrak finala amaitu ostean. Argazkia: Markina-Xemein Eskupilota Taldea.