Zilarrezko domina lortu du Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak Espainiako txapelketan

Gazte mailako Espainiako txapelketa jokatu da asteburuan Getafen (Espainia), eta 400 metro hesietako frogan bigarren postua eskuratu du Ainara Mugartegik. Durango Kirol Taldeko korrikalariak minutu bat, segundo bat eta 99 ehunen behar izan zituen lasterketa burutzeko. Lasterketa irabazi zuen Sara Gallego kataluniarrak baino segundo bat baino baino gehiago behar izan zuen Mugartegik. Ainara Mugartegiren denbora, gazte mailako Euskadiko errekor berria izan da, eta orain arteko markaren jabea zen Larraitz Bergara gasteiztarrak Belgradon egin zuen denbora bost ehunenekotan hobetu du.
Ainara Mugartegi bere entrenatzaile Orkatz Beitiarekin. Argazkia: Juan Sampedro

Ainara Mugartegi bere entrenatzaile Orkatz Beitiagaz. Argazkia: Juan Sampedro