Maiatzaren 6an estreinatu zuten
Amoroto, ginena eta garena, ahotik bihotzera dokumentala,
Amorotoko Memoriaren Egunean. Eta orain, bi hilabete beranduago, dokumentalaren DVDa salgai jarri dute. Amoroton udaletxean, herriko tabernan edo Oletako tabernetan eskuratu ahal da. Lekeition ere DVDa erosteko aukera dago, azokan, Kakorren eta Traolan. Prezioa: 5 euro.