Zerbitzu hau
Arrigorri hondartzan eskaini ahal izateko, lanaldi osorako begirale bat kontratatu behar izan du
Ondarroako Udalak, baina hurrengo urtetik aurrera zerbitzuaz
Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko dela esan dute. Bizkaiko gainontzeko hondartzetan ere, Foru Aldundia arduratzen da lagundutako bainu zerbitzua eskaintzeaz, BBK eta Bidaideak elkartearekin.
Zerbitzua uztailaren 1ean jarriko da martxan eta abuztuaren 31n bukatuko da. Egunero 11:00etatik 19:00etara eongo da erabilgarri lagundutako bainu zerbitzua, behar duenarentzako.
Mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileek izan zezaketen beharra zela iritzita, Ondarroako Udalak ahalegin ekonomiko bat egitea erabaki zuen zerbitzu hau Arrigorrin eskaini ahal izateko. Udal arduradunek adierazi dutenez, ongizate batzordeko kideek albistea “gogotsu” hartu dute. Bestalde, ongizate zinegotzi Rakel Eluk nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin zerbitzuaren inguruko batzarrak “gertutik” jarraitu dituztela ongizate batzordeko kideek, “zerbitzu honen premia lehenengo pertsonan bizi baitute”.
Lehen aldiz ekainiko da bainu laguntza zerbitzua Arrigorrin.