Lekeitioko Udalak eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordeak hitzarmena sinatu zuten atzo [ekainak 26], Lekeitio
Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko. Adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatu eta sustatzeko konpromisoa bermatzea du helburu akorduak.
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordea eta Lekeitioko Udaleko ordezkariak -Koldo Goitia alkatea eta Amaia Antxustegi zinegotzia- hitzarmena sinatzen. Argazkia: Lekeitioko Udala
Euskadi Lagunkoia sarea Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako
Age-friendly Environments Programme ekimenean o
inarritzen dela jakitera eman du udalak. “Bitarteko eraginkor horrek adineko pertsonei eta komunitateei lagundu egiten die haien ahalmen osoa ustiatzen eta gizartean parte hartzen beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak haien beharrizan, desio eta gaitasunen arabera eraiki ditzaten”.
Egitasmoak, aldi berean, laguntzak, babesa, eta segurtasuna ematen dituela azaldu dute, eta, hartara, adinekoak mugimenduaren bultza-indar bihurtzen direla diote, bai eta egitasmoa garatzeko protagonista, eredu eta gidari ere.
Gaur egun, sarea,
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatzen du, eta hiru lurraldeetako
46 udalerrik osatzen dute.