LGTBQ harrotasun eguna dela eta hainbat ekintza egingo dira Mutrikun
Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta queer harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekintza egingo dira bihar [ekainak 28] Mutrikun.
20:00etan brindisa egingo dute Beheko Plazan, eta 21:00etan pintxoak, musika eta Maddi Gallastegi eta Maider Arregi bertsolariak egongo dira Zubixa tabernan, Libre matxe zatxut eta aske nahi zatxut lelopean.