Markina-Xemein Esku Pilota Taldea, azpitxapeldun Herriarteko Txapelketan
Usansoloko taldea izan da txapelduna. Markina-xemeindarrek gazte mailako partida irabazi dute. Zornotzako Amorebieta VI frontoian jokatu ziren finalak, eta ikuslez bete-bete egin zenHerriarteko Esku Pilota Txapelketan Usansolok irabazi zituen kadete et...
Usansoloko taldea izan da txapelduna. Markina-xemeindarrek gazte mailako partida irabazi dute. Zornotzako Amorebieta VI frontoian jokatu ziren finalak, eta ikuslez bete-bete egin zen
Herriarteko Esku Pilota Txapelketan Usansolok irabazi zituen kadete eta nagusien mailako partidak, eta garaipen horiei esker Herriarteko Txapelketako irabazleak izan ziren; markina-xemeindarrek ezin izan zuten seigarrenez txapelketa irabazi, eta azpitxapeldun geratu ziren.Bete-bete egin zen Zornotzako Amorebieta IV frontoia finalerako, baina markina-xemeindarrek ezin izan zuten hirugarrenez jarraian Herriarteko txapela herrira ekarri.
Nagusien mailan 22-11 gailendu ziren usansoloarrak. Urizar eta Albizuk ezin izan zioten aurre egin Gonzalez eta Beitiak osatutako bikoteari. Beitia usansoloarra erabakigarria izan zen bere agurreko partidan, maila handiko tantoak eginda.
Gazte mailako partidan Markina-Xemeingo taldea izan zen jaun eta jabe; 22-4 irabazi zioten Agirreamalloa eta Ibarlozak Orue eta Ruizek osatutako bikoteari.
Kadeteetan, Usansolok 22-2 menderatu zuen Markina-Xemeingo Soraluze eta Azpiazu bikotea.