20 orduko tailerrak izango dira, bost goizetan banaturik,
2001 eta 2009 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat. Eskualdeko gazteenen artean bokazio teknikoen sustapenaren alde Debabarreneko udalek eta Debegesa garapen agentziak martxan jarritako egitasmoa da.
Debabarrena eskualdeko hainbat herritan egingo dira tailerrak, egun ezberdinetan, baina
Mutrikun abuztuaren 28tik irailaren batera bitartean egingo dira. Parte hartzaileek, Eibarren egingo den txapelketara aurkezteko aukera edukiko dute gero.
Gazterobotika izena duen hezkuntza egitasmo honen helburua haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea da. Horretarako,
talde lana sustatuz, parte hartzaileek euren robotak
eraiki eta programatuko dituzte.
Bestalde, robotikaren munduan murgiltzeaz gain, gaztetxoan artean hain zabalduta dauden
bideo-jokoak sortzen ere irakatsiko zaie bertaratzen direnei.
Tailerrak,
euskaraz izango dira eta bertan parte hartu ahal izateko 30 euro ordaindu beharko dira. Debegesak nabarmendu duenez, tailerrak “udalek diruz lagunduak dira”. Plazak mugatuak dira, eta izena
gazterobotika.eus webgunean eman behar da.
Robot bat.