Bizkaiko Foru Aldundiak Lekeitio eta Ondarroa arteko kostako errepidean egin dituen aldaketak «inolako azterketa edota arreta barik» egin dituela salatu dute zenbait erabiltzailek. Horren aurrean, aldaketa horiekin ados ez daudenei euren salaketa babesteko eskatu diete.
Errepideko
behegainean plaka islatzaileak ipini eta
bazterretan babes hesiak ipini ditu aldundiak. «Babes hesiak kostaldeko bide osoan ipini dituzte, harrizko petrilak dauden tokietan ere bai. Ondorioz, oinez zein bizikletaz doan edozeinentzat traba besterik ez dute egiten. Erabiltzailea errepidearen erdialdera ateratzera behartzen dute, horrek dakarren arriskuagaz».

Babes hesiak ipini dituzten zenbait bide bazterretan, berdegune zati txikiak dauden lekuan, herritar askok autoak aparkatzen zituzten haitzetara jaisteko. «Orain gune horietako batzuetan ezin da autoa aparkatuta utzi, hesiak daudelako».
Halaber, aldundiari eskatu diote errepidean aldaketak egin behar dituztenetan errepidearen izaera eta erabilera kontuan edukitzeko.
Salaketa babesteko. Bide beretik, ipinitako babes hesiak egurrezko apaingailuekin estaltzeko eskatu dute. «Antzeko beste errepide batzuetan egin modura, honetan ere hesiak ingurunearekiko bateragarriak izan ahal diren elementuez apaintzea eskatzen dugu».
Salaketa babestu nahi dutenek ondoko posta elektronikora mezu bat idatzi ahal dute, izena eta nortasun agiri zenbakia adierazita:
kostakobidi@gmail.com. «Batutako sinadurak aldundian aurkeztuko ditugu».