Mutrikuko Emak (Emakumeak Mutrikun Abixan) antolatuta, lesbiana, gay, transexual, bisexual eta
queer harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten eguenean [ekainak 28].
20:00etan brindisa egin zuten Beheko Plazan. Eta 21:00etan pintxoak, musika eta Maddi Gallastegi eta Maider Arregi bertsolarien saioa egon zen Zubixa tabernan,
Libre matxe zatxut eta aske nahi zatxut lelopean.