21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa egingo dute, etzi
FORUA // Foruko Muinogorri elkarteak 21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa antolatu du domekarako. Busturialdeko txakolin ekoizle denak bilduko dira bertan: guztira, hamazortzi. Horien txakolinak dastatzen ariko dira Jon Andoni Rementeria, Bittor San Migue...
FORUA // Foruko Muinogorri elkarteak 21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa antolatu du domekarako. Busturialdeko txakolin ekoizle denak bilduko dira bertan: guztira, hamazortzi. Horien txakolinak dastatzen ariko dira Jon Andoni Rementeria, Bittor San Miguel, Roberto Gonzalez eta Javier Calzada. 12:00etatik 15:00etara, txakolinak eta elkarteak egindako pintxoak probatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. 13:00etan emango dituzte sariak.