Danbor hotsez bete zen atzo arratsaldean [ekainak 29], Lekeitio. Ikastola aurretik hasita herriko kaleetan zehar ibili ziren danborjoleak Aittitta Makurra txarangaren laguntzagaz. Asko izan ziren Zaletxuak taldeak antolatutako
danborrada herrikoian parte hartu zuten ume, gazte eta nagusiak. Herrian zehar ibili ondoren, plaza izan zuten azken geraleku.
Atzo arratsaldeko danborrada herrikoia.
Egun nagusia igarota,
San Pedro Txiki ospatzen ari dira gaur [ekainak 30] lekeitiarrak. Euria hasi orduko kalez kale ibili dira Don Terenzio, Doña Tomasa eta buruhandiak.
Eguzkilore jubilatuen abesbatzak ere alaitu ditu kaleak; Marina eta Baserri tabernetan eta udaletxeko eskaileratan abestu dute.
Eguzkilore jubilatuen abesbatza. Argazkia: Lekeitioko Udala
Udalak jakitera eman duenez, 20:00etan Talan egitekoa zen hegaluze errearen ekintza bertan behera geratu da eta euria balego, Akerbeltzen kontzerturik ere ez da egongo.
HONEKIN LOTUTA: San Pedro eguneko KRONIKA, BIDEOA eta EGITARAUA