Uda kontzertuz beterik dator Gernika-Lumora
Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatuta, herritarrek hainbat kontzertu izango dituzte eskura uda honetan. Bihar hasi, eta irailaren 29ra bitartean, musika gune bihurtuko dira Elai-Alai aretoa, Lizeo antzokia, Mertzede komentua eta San Pedro eta Andra M...
Guztira, bederatzi kontzertu izango dira musika jardunaldietan, eta musika estilo ezberdinak entzun ahal izango dira. Mundu zabaletik heldutako hainbat artistak jarriko diete doinua Gernika-Lumoko udako kontzertuei: Portugaleko, Ukraniako, Herrialde Katalanetako, Frantziako edota Alemaniako musikariak batuko dira hiribilduan, besteak beste.
Rebeca Oliveira gitarra jotzaile portugaldarrak emango die hasiera kontzertuei, bihar. Elai-Alai aretoan izango da emanaldia, 20:30ean. Amaitu, Ez dot Hiru! eta Tartean Teatroaren antzezpen musikatuagaz amaituko dira jardunaldiak, irailaren 29an.
Aipatzekoa da, udako kontzertuen baitan Hibai Etxebarria gernikarrak bere lan berria aurkeztuko duela uztailaren 7an, Mallorcako (Herrialde Katalanak) Desiree Duran kantariaren laguntzagaz.