'Lekittarrak' zortzigarren egin du Zumaiako uretan
KAE 1 Ligako taldeek banakako erolupekoa lehiatu zuten Zumaian, atzo. 19:11.56 denboragaz Donostiarrak eskuratu zuen 32. Zumaiako Ikurriña. Harengandik bi segundo eta 10 ehunenera sailkatu zen Santurtzi.
Lekeitiarrek ez zuten egun ona izan, eta 19:40.46 denboragaz zortzigarren geratu ziren erlojupekoan.
KAE 1ean estropada bakarra izan dute asteburuan, eta orain arteko jardunaldietako emaitzak batuta, Donostiarrak lidertzari eusten dio 47 puntugaz. Hiru puntu gutxiago ditu Santurtzi-Iberdrolak, eta Lekittarra-Elecnor-BM sailkapeneko hirugarrena da 34 puntugaz. Hain zuzen, puntu bakarrera dauka Zumaia, eta Deusto-Bilbao eta Zarautz-Navascal bosgarrenak eta seigarrenak 32na puntu dituzte.
San Juanen nagusitasuna. Bestalde, Gipuzkoako Emakumezkoen VIII. Traineru Ligari dagokionez, San Juan-Iberdrolak irabazi ditu asteburuko Donostiako bi estropadak. Halaber, bietan Hibaika eta Orio bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Zapatuan 11:32.80 denboran burutu zuen lehia, eta 13 segundo eta bi ehunenera sailkatu zen Hibaika. Lea Artibai-Cikautxo azken postuan sailkatu zen, 13:19.27 denboragaz.
Atzo 11:22.55 markatu zuten sanjuandarrek, eta 7 segundo eta 49 ehunenera heldu ziren Hibaikako neskek. Lea-Artibaiko taldea bederatzigarren sailkatu zen (12:49.64).