Bart jokatutako final handian, nazioarteko torneoaren
irabazleen txapela Egiguren-Lopez bikoteak jantzi zuen. Horiek 30-22 irabazi zieten Erik Mendizabal mutrikuarrari eta Ibon Aldazabal berriatuarrari. Faboritoek ez zuten hutsik egin; 22-21 arte, final parekatua jokatu zuten, baina azken zatian donostiarra eta zumaiarra nagusi izan ziren kantxan.
Hala, Barandika-Lekerika bikote gernikarra hirugarren sailkatu da
Hormaetxea eta Inza mendean hartuta (30-24). Ordu bete baino gehiago iraun zuen partiduan, tantu guztiak oso lehiatuak izan ziren.
20 urtez itxita egon ostean, aurten zabaldu dute Mexikoko frontoia (orain zesta eskola ere zabalduko dute bertan), eta atzoko finalagaz amaitu zuten lau hilabete iraun dituen denboraldia. 62 metroko luzeragaz, munduko frontoirik handiena da, eta atzo puntisten ikuskizunaz gozatzeko gogotsu zeuden zaleez bete zen.
Argazkia: Jai Alai News.
Bestalde, Mexikoko frontoiko ordezkarien Relampago Torneoaren finala ere lehiatu zuten atzo. Aaron Gonzalez de Matauko eta Ekhi Martinez arabarrek lortu zuten garaipena; 20-15 nagusitu ziren Ochoa mexikarraren eta Ihitsague lapurtarraren kontra.