Eusko Label Ligaren denboraldiko
lehenengo bi jardunaldiak lehiatu dituzte asteburuan, eta Urdaibaik sailkapen buru jartzea lortu du. 22 puntu ditu Urdaibaik, eta puntu bakarrera dauka Orio. Hondarribia da hirugarrena 20 puntugaz.
Ondarroa hamaikagarrena da 9 puntugaz. Hain zuzen, Cabo, Ares eta San Pedrok ere bederatzina puntu dituzte.
Zapatuan [uztailak 1] hasi zuten denboraldia, eta Bermeoko taldeak eskuratu zuen VIII Bilboko Bandera. Lehia polita egon zen TKE Ligako iazko bi faboritoen artean. Joseba Fernandezen mutilek 19:25.70 denbora markatu zuten, eta hondarribitarrak haiengandik bi segundo eta 60 ehunenera sailkatu ziren.
Ondarrutarrak atzo lehiatutako Sestaoko Udala Banderan.
Zierbenaren atzetik,
lehen txandan bigarren sailkatu zen Ondarroa 19:55.12 markagaz (zazpigarrena estropadan). Maila gorenera igo berritan, denboraldi honetan ezustekoak emateko prest direla erakutsi zuten ondarrutarrek.
Kaiku eta Orio hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Oriotarrak izan ziren bigarren txandako azkarrenak (19:53.30).
Bigarren txandan Ondarroak estropada hasiera bikaina burutu zuen, baina San Juan suspertu eta txandako onena izan zen
Hain zuzen, Jon Salsamendik gidatzen duen taldeak lortu zuen garaipena atzo. 19:32.20 denboragaz irabazi zuen XVI. Sestaoko Udala Bandera. Ohorezko txandaren estropada hasieran lehia Urdaibairen eta Hondarribiaren artean izango zela zirudien, baina, bigarren ziabogaren ostean egoera guztiz aldatu zen. Tiran lehenengo txandako azkarrena sailkatu zen bigarren (19.37.16), eta Bou Bizkaiako arraunlariak izan ziren hirugarrenak. Bermeoko taldea irabazlearengandik zazpi segundo eta hamazortzi ehunenera sailkatu zen atzo.
Bigarren txandan
Ondarroak estropada hasiera bikaina burutu zuen, baina San Juan suspertu eta txandako onena izan zen. Ondarroak 20:09.76 denboran amaitu zuen, eta hamargarren sailkatu zen estropadan.