Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari helarazitako irizpideak kontuan hartuta, Ondarroan arraza arriskutsuetako zenbat txakur dauden kontrolatu nahi da. Honetaz gain, udal lizentzia ere zein txakurrek duten jakin nahi du Ondarroako Udalak.
Hau dela eta, Pit Bull Terrier, Staffordshire Bull Terrier, American Staffodshire Terrier, Rottweiler, Dogo argentinarra, Fila Brasileiro, Tosa Inu eta Akita Inu arrazako txakurrak dituzten jabeei lizentziaren inguruan galdetuko diete udaltzainek. Lizentziarik ez duten jabeei ahalik eta bizkorren ateratzeko eskatuko zaie.
Aipatutako arraza horietako txakurrez gain, gorpuzkera gihartsua, itxura indartsua, irmoa, atleta-gorputza, bizkortasuna, kemena eta erresistentzia bezalako ezaugarriak dituzten txakurren jabeei ere ea lizentziarik ba ote daukaten galdetuko diete udaltzainek.
Ondarroako Udalaren helburua herrian dauden txakurren eta euren egoeraren inguruko kontrol bat edukitzea da.
Rottweiler arrazako txakur bat. Argazkia: mascotafiel.com