Uztailaren 6tik 9ra lehiatuko da aurten Bizkaia osoa zeharkatuko duen 23. Bizkaiko Itzulia. Balmasedako Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen etapakako itzuli horretan, junior kategoriako txirrindulariek hartuko dute parte. Urte batzuen ondoren, Junior mailako Bizkaiko Itzuliko etapa bat lehiatuko da berriz, Markina-Xemeinen
; 2. etapa Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da.
Junior mailako Bizkaiko XXII. Itzuliaren 3. etaparen sari banaketa.
Urtero bezala, Balmasedan izango du hasiera bihar [uztailak 6] Bizkaiko 23. Itzuliak, eta
etzi [uztailak 7] ailegatuko da Markina-Xemeinera. Guztira, lau etapa izango dira: Balmaseda-Trapagaran (77,1 km), Markina-Xemein-Markina-Xemein (78,6 km), Karrantza-Pozalagua (85,5 km), eta 4. etapa osatuko duten bi lasterketak, domeka goizean izango den Sopela-Sopela (69,4 km) eta Balmaseda-Balmaseda (11,9 km), arratsaldean.
2. etapa. Markina-Xemeindik
16:30ean irtengo dira txirrindulariak eta amaiera 18:30ak aldera izango dela aurreikusi dute antolatzaileek. Irteera eta helmuga, Aldaola kalean egongo dira.
Lea-Artibaiko herri askotatik igaroko dira txirrindulariak. Hurrengoa izango dute
ibilbidea: Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio, Oleta, Milloigane, Plazakola, Markina-Xemein, Iruzubieta, Ziortza-Bolibar, Gontzugaraigane, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Oleta, Milloigane, Plazakola eta Markina-Xemein.
Bi mendate zeharkatuko dituzte txirrindulariek ibilbidean, biak puntuagarriak: 3. kategoriako Milloi (4,6 km), eta 2. kategoriako Gontzugarai (2,5 Km). Tarteko helmugak, berriz, Berriatuan eta Markina-Xemeingo saihesbidean egongo dira.
2. ETAPA. Markina-Xemein/Markina-Xemein
Bizkaian kategoria horretan egiten den lasterketa bakarrak maila handiko talde eta txirrindulariak batuko ditu, berriz ere. Madril, Castello, Kantabria, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Galizia, Valentzia, Asturias, Ingalaterra, Belgica, Portugal, Frantzia, Araba eta Bizkaiko
33 taldek eman dute izena itzulirako.