Leatarren Egunari buruzko batzarra egingo dute Aulestin
Uztailaren 29an Munitibarren egingo da Leatarren Eguna, eta egitaraua ia guztiz itxita duten arren, azken orduko erabakiak hartzen ari dira herriz herri, zein eguna antolatzeko batzordeko ordezkariek.
Orain arte zenbait batzar egin dituzte Lea Ibarra osatzen duten bost udalerrietan: Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar.
Bariku honetan [uztailak 7] baina Aulestiko udaletxeko musika gelan jarri dute hitzordua aulestiarrentzat. 18:00etatik aurrera batzartuko dira, eta bertara hurbiltzeko deia egin dute. Jakitera eman dutenez, batik bat karrozari buruzko erabakiak hartuko dituzte.
Hain zuzen, aurreko Leatarren eguna Aulestin ospatu zuten 2013an.