Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak udaletxe osteko aparkalekua barraketarako egokitzea erabaki dute aurtengo Karmen Jaietarako. Beraz, gaurtik aurrera [uztailak 5], eta jaiak amaitu arte, udaletxe osteko aparkalekua erabili ezingo denez, egun hauetarako
beste gune batzuk egokitu dituzte autoak aparkatu ahal izateko.
Markina-Xemeingo udaletxe osteko aparkalekua hutsik.
Barrakak jarriko diren, udaletxe osteko aparkalekuan, autoentzako toki gutxi batzuk mantenduko direla jakitera eman du udalak, Aldaola kale aldera. Horrez gain,
Arretxinaga etorbidera ematen duen landa (Urazcakoa) prestatu dute, eta egun hauetan
Lea-Artibai Ikastetxe ondoko aparkalekua eta ikastetxe barruko aparkalekua ere erabilgarri egongo direla aurreratu dute.
Aparkaleku gune berriak non egongo diren zehazteko kartelak jarriko ditu udalak herrian zehar, gaur bertan.
Trafiko aldaketak irudikatzen dituen planoa. Informazioa: Markina-Xemeingo Udala