Mendizabal eta Aldazabal bigarren, Fernando Diez Barroso Torneoan
Nazioarteko torneoaren irabazleen txapela Egiguren-Lopez bikoteak jantzi zuen domekan. Hirugarren egin zuen Barandika-Lekerika bikote gernikarrakErik Mendizabal mutrikuarra eta Ibon Aldazabal berriatuarra bigarren geratu dira Fernando Diez Barroso Torn...
Nazioarteko torneoaren irabazleen txapela Egiguren-Lopez bikoteak jantzi zuen domekan. Hirugarren egin zuen Barandika-Lekerika bikote gernikarrak
Erik Mendizabal mutrikuarra eta Ibon Aldazabal berriatuarra bigarren geratu dira Fernando Diez Barroso Torneoan, Egiguren-Lopez bikotearen aurkako final handian, 30-22 galdu ostean. Faboritoek ez zuten hutsik egin; 22-21 arte, final parekatua jokatu zuten, baina azken zatian donostiarra eta zumaiarra nagusi izan ziren kantxan.Barandika-Lekerika bikote gernikarra hirugarren sailkatu da, Hormaetxea eta Inza mendean hartuta (30-24). Ordubete baino gehiago iraun zuen partiduan, tanto guztiak oso lehiatuak izan ziren.
Daniako frontoiko ordezkariek partidu bikaina eta txukuna jokatu zuten, eta biak ala biak seguru aritu ziren. Xabi Barandikak «lehia polita» izan zuen Hormaetxeagaz. Gernikarrak nortasuna duen puntista dela ikusi zen kantxan, eta hark erakutsitako lasaitasunak eta segurtasunak publikoaren txaloak eragin zituen.
Atzean ere lehia ederra izan zuten Unai Lekerikak eta Txabi Inzak. Pilotari biek segurtasuna eta errebeseko jokaldietarako duten indarra erakutsi zuten. Lekek ondo erantzun zien aurkarien ekinaldiei.
20 urtez itxita egon ostean, aurten zabaldu dute Mexikoko frontoia (orain zesta eskola ere zabalduko dute bertan), eta domekako finalagaz amaitu zuten lau hilabete iraun dituen denboraldia. 62 metroko luzeragaz, munduko frontoirik handiena da, eta atzo puntisten ikuskizunaz gozatzeko gogotsu zeuden zaleez bete zen.
Bestalde, Mexikoko frontoiko ordezkarien Relampago Torneoaren finala ere lehiatu zuten domekan. Aaron Gonzalez de Matauko eta Ekhi Martinez arabarrak 20-15 nagusitu zitzaizkien Otxoa mexikarrari eta Ihitsague lapurtarrari.