Euskotren ligarako sailkapena edukiko du jokoan Lea-Artibai traineruak

Asteburuan bi estropada jokatuko dituzte, eta iazko garaile San Juanekin batera denbora onenak egiten dituzten beste hiru traineruk lortuko dute Euskotren ligarako sailkapena. Lehen estropada zapatuan jokatuko dute, 17:30ean Orion. V. Orio Kanpina bandera izango da. Domekan berriz, Donostian jokatuko dute, 12:00etan; VI. Euskotren bandera izango da. Euskotren liga abuztuaren 20an amaituko da, zapatu eta domekan Zarautzen bi jardunalditara jokatuko den estropadarekin.
Lea-Artibai trainerua.

Lea-Artibai trainerua.