IMQ Taldeko Igurco Zerbitzu Soziosanitarioen elkarteko kideen eskutik ailegatu da Bilboko metrora belaunaldien arteko transmisioaren garrantzia azpimarratzen duen erakusketa:
Izan garelako oraindik ere bagara. Eta horretan, besteak beste, ondarrutarrak agertzen dira. Erakusketa
Indautxuko metro geltokian (Urkijo sarbidean) dago, uztailaren amaierara arte;
abuztuan Moyuako geltokian egongo da ikusgai.
“Adinekoek eta euren bizipenek euren baitan jakinarazi beharreko altxorra dutela ohartzen zarenean, hori kontatzeko beharra sentitzen duzu”, dio Sonia Robles IMQ Taldeko Igurco Zerbitzu Soziosanitarioetako gizarte langileak. Hala, belaunaldi berriei adinekoek ezagutzak eta gertaera historikoa jakinarazteko eta balioak irakasteko duten ahalmena azpimarratzen du erakusketak.
Argazkiak Asier Camacho argazkilari profesionalak egin ditu, eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundia ere laguntzaileen artean daude. “Camacho hainbat lekutara joan da argazkiak ateratzera. Agertokiak prestatu eta protagonistak izan diren adinekoen senide eta lagunekin harremanetan jarri behar izan da”.
Erakusketa
zazpi taulak osatzen dute; informazio taula bat eta sei taula adinekoen sei argazkigaz:
- 1. irudia: 98 urteko Felix Muñoz Martin da protagonista. Muñoz Abandoko tren geltokian ikusi ahal da. Bilbok joan den mendearen erdialdean jaso zuen migrazio korrontea islatzen du.
1. irudia. Argazkilaria: Asier Camacho.
- 2. irudia: Labe Garaietako langileen seme-alabentzako eskolak irudikatzen dira; bertan 5 urteko Julen eta 74 urteko Maruja dira protagonista (ikaslea eta irakaslea)
2. irudia. Argazkilaria: Asier Camacho.
- 3. irudia: Itsasoko emakumeak izenburupean, Ondarroako emakume saregileak agertzen dira: Maria Concepcion Osa Zubikarai (Miren, 82 urte), Maria Trinidad Bengoetxea Burgoa (Trini, 80 urte) eta Maria Mercedes Zarraga Larrañaga (83 urte).
3. irudia. Argazkilaria: Asier Camacho.
- 4. irudia: Simona Zuluaga Larrinaga (88 urte) agertzen da, besoetan bildots bat duela. Mendez mende familiaren ekonomian parte hartzen nekazaritzan lan egin zuten lurreko emakumeen lana bistaratzeko irudia.
4. irudia. Argazkilaria: Asier Camacho.
- 5. irudia: Fermin Iturbe (65 urte) eta Ekaitz Iturbe (29 urte) Gernika-Lumoko aita-semeak, herri kirolak, nekazaritza eta abeltzaintza irudikatzeko argazkian. Iturbetarrak bi idi ikusgarriren aurrean agertzen dira.
5. irudia. Argazkilaria: Asier Camacho.
- 6. irudia: Meategietako lanaren gogortasuna erakusteko irudia. Berta Riesco Gonzalez 81 urteko gallartarra agertzen da; Riescok meategietan lan egin behar izan zuen gaztetan.
6. irudia. Argazkilaria: Asier Camacho.