Aurrera, lehen aldiz, Bizkaiko Ohorezko Mailan
Aurrera Kirol Elkartea Gipuzkoako Futbol Federakuntzan egon den taldea izan da betidanik. Horren arrazoia, duela urte asko inguruko herrietako taldeekiko gertutasuna zen; Gipuzkoakoak askoz hurreago baitzeuzkan Aurrerak: Mutriku, Amaikak Bat, Elgoibar....
2015ean, Bizkaiko Futbol Federakuntzara igarotzea erabaki zuten bazkideek, horrela Euskal Kirolaren Legedia betez: talde bakoitzak bere jatorrizko lurraldean lehiatu behar duela dio. 2015era arte, Eusko Jaurlaritzaren baimen berezi bati esker jokatzen zuen Gipuzkoan Aurrerak.
Bizkaiko Federakuntzara igarotzeagaz batera mailaz igo zenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatu zuen Aurrerak azken bi denboraldietan, baina orain, estreinako, Bizkaian bakarrik jokatuko du.