Bizitakoak balioan jarriz
'Izan garelako oraindik ere bagara' erakusketa ikusgai dago Bilboko metroan. Adinekoen bizipenak balioan jartzea helburu hartuta, ondarrutarrak eta gernika-lumotarrak ere ageri dira.IMQ Taldeko Igurco Zerbitzu Soziosanitarioen elkarteko kideen eskutik ...
‘Izan garelako oraindik ere bagara’ erakusketa ikusgai dago Bilboko metroan. Adinekoen bizipenak balioan jartzea helburu hartuta, ondarrutarrak eta gernika-lumotarrak ere ageri dira.
IMQ Taldeko Igurco Zerbitzu Soziosanitarioen elkarteko kideen eskutik ailegatu da Bilboko Metrora belaunaldien arteko transmisioaren garrantzia azpimarratzen duen erakusketa: Izan garelako oraindik ere bagara. Eta horretan, besteak beste, ondarrutarrak eta gernika-lumotarrak agertzen dira. Erakusketa Indautxuko metro geltokian (Urkijo sarbidean) dago, uztailaren amaierara arte; abuztuan Moyuako geltokian egongo da ikusgai.«Adinekoek eta euren bizipenek euren baitan jakinarazi beharreko altxorra dutela ohartzen zarenean, hori kontatzeko beharra sentitzen duzu», dio Sonia Robles IMQ Taldeko Igurco Zerbitzu Soziosanitarioetako gizarte langileak. Hala, belaunaldi berriei adinekoek ezagutzak eta gertaera historikoa jakinarazteko eta balioak irakasteko duten ahalmena azpimarratzen du erakusketak.
Argazkiak Asier Camacho argazkilari profesionalak egin ditu. Sei argazki eta informazio taula batek osatzen dute erakusketa.