Desagertutako marinelaren bila aterako dira gaur ere
Astelehenean itsasoan galdutako 57 urteko gizonezko lekeitiarraren bila jarraitzen dute oraindik sabamendu taldeek. Lau egun daramatza desagertuta, eta oraindik ez dutela ezeren arrastorik aurkitu esan dute.Martitzenean hasi ziren marinelaren bila, Mat...
Martitzenean hasi ziren marinelaren bila, Matxitxako lurmuturretik Oriorainoko eremuan. Eguaztenean, ordea, Bermeo eta Lemoiz inguruetan ibili ziren miaketa lanak egiten.
Bilaketa lanak Itsas Salbamendu taldea ari da koordinatzen, Gurutze Gorria eta Ertzaintzagaz elkarlanean. Ertzaintzak HITZA-ri jakinarazi dionez, momentuz bilaketa lanekin jarraituko dute. «Dena dela, datozen egunetan inolako aurkikuntzarik egiten ez badute, bilaketa lanak koordinatzen ari den taldeak erabaki ahal du bilaketa bertan behera uztea».
Atzo 22:00etarako bilaketa lanak eteteko asmoa zeukaten salbamendu taldeek, eta gaur 09:00etan lanekin jarraitzekoa.
HITZAk atzo papereko edizioa amaitu zuenean oraindik desa-gertutako gizonaren berririk barik jarraitzen zuten.