Euskotren Ligarako sailkapen estropada jokatuko du Lea-Artibaik
Euskotren Ligarako sailkapen estropadak jokatuko ditu asteburuan, Lea-Artibai traineruak.Iazko garaile San Juanekin batera denbora onenak egiten dituzten beste hiru traineruk lortuko dute Euskotren ligarako sailkapena.Lehen estropada bihar jokatuko dut...
Iazko garaile San Juanekin batera denbora onenak egiten dituzten beste hiru traineruk lortuko dute Euskotren ligarako sailkapena.
Lehen estropada bihar jokatuko dute, 17:30ean hasita, Orion. V. Orio Kanpina bandera izango da. Etzi, berriz, Donostian jokatuko dute estropada, 12:00etatik aurrera; VI. Euskotren bandera izango da. Euskotren liga abuztuaren 20an amaituko da, zapatu eta domekan Zarautzen bi jardunalditara jokatuko den estropadagaz.
TKE liga ere emakumeenaren ordu eta leku berean jokatuko dira, hau da, bihar Orion eta domekan Donostian.
KAE1eko estropadak bihar 11:30ean izango dira, Donostian, eta domekan, 12:00etan, Leraten, Aritzaleku kanpinean.
KAE 2ko estropadak, berriz, bihar 11:30ean Donostian eta domekan 16:30ean Camargon (Kantabria) izango dira.