Pablo Fdez. Arrieta Trio eta Carme Canelaren Jazz Standard-en kontzertuagaz hasi zen atzo [uztailak 6] iluntzean Markina-Xemeingo I. Jazz Jaialdia. Uhagon kulturguneko berdeguneko aulkietan eserita zegoen publikoak,
Carme Canelaren ahots zoragarriagaz,
Pablo Fdez. Arrieta gitarristaren eta
David Mengual kontrabaxuaren punteatzeekin eta
Carlos Sagi bateriaren erritmoagaz gozatzeko aukera eduki zuen.
Carme Canela abeslaria, atzo iluntzean, Markina-Xemeingo I. Jazz Jaialdian abesten.
Hamar piezako kontzertua eta beste bateren bat opari eskaini zuten, tartean, Pablo Fdez. Arrietak bolero kubatar estiloan sortutako konposizioa, Carme Canelak Markina-Xemeingo I. Jazz Jaialdian abes zezan. Sormen berriari,
Bolero de Perico izena bi Pericoren omenez jarri ziola azaldu zuen Markina-Xemeingo musikariak. Bere aitaren omenez, alde batetik, eta hiru musikariak miresten zuten musikari handi baten omenez, bestetik.
Markina-Xemeingo jazz jaialdira gonbidatzea eskertu zion Carme Canelak, kontzertuaren amaieran Pablo Fdez. Arrietari. Musikariak, berriz, jaialdiaz gozatzen jarraitzera animatu zuen publikoa.
EGITARAUA
- GAUR [Uztailak 7], 20:30, Victor de Diego Organ Trio: Victor De Diego saxo, tenore eta sopranoa, Abel Boquera organoa eta Carlos Falanga bateria.
- BIHAR [uztailak 8], 11:00: Masterclass Victor de Diego Triorekin
20:30, Bilbao Lindy Band musika eta dantza.
Lindy Hop dantza klase irekia Charlotte Gerad irakasleagaz, eta ondoren, Bilbao Lindy Band: Carla Sevilla ahotsa, Elsa Lizundia saxo tenorea, Mikel Nuñez pianoa, Mikel Azkargorta baxua eta Carlos Sagi bateria.
- ETZI [uztailak 9], 13:00,Haizea Martiartu & The Dixie Monsters: Haizea Martiartu saxo sopranoa, Eva Garin tronboia, Juan De Diego tronpeta, Arnau Gil banjoa, Julio Marques saxo baritonoa eta Arnau Julia perkusioa.