Esprintean amaitu da gaur [uztailak 7] Markina-Xemeinen hasi eta amaitu den Bizkaiko Itzuliaren 2. etapa. Oier Lazkano (Elproex) izan da helmugan batera sartu diren sei txirrindularietatik bizkorrena. Hala ere, ez du Bizkaiko Itzuliko lidergoa lortu. Mario Apariciok (MMR Academy), atzo [uztailak 6] lortutako sailkapenaren gorengo postuari eutsi dio.
Oier Lazkano etaparen irabazlea helmugan sartzen.
78,6 kilometroko ibilbide gogorra izan dute aurretik, gaur, txirrindulariek. Bi mendate zeharkatu behar izan dituzte ibilbidean, biak puntuagarriak: 3. kategoriako Milloi eta 2. kategoriako Gontzugarai. Itzuliak duen xarma oso luzea dela adierazi du Lazkanok eta maila altua dagoela azpimarratu du. “Europatik etorri dira taldeak eta txirrindulari onak daude”.
Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak,
Joseba Iraolagoitia Markina-Xemeingo kirol zinegotziak eta
Amets Txurruka txirrindulariak eman dituzte gaur sari batzuk. Txirrindulari gazteak gogor datozela adierazi du Amets Txurrukak. Bera ere maila horretan ibili zenean “ilusioagaz, aurrera pausoak emateko gogoagaz” ibiltzen zela oroitu du. “Hori da garrantzitsuena, ilusiorik ez dezatela galdu”.
Enkarterrietan egongo da bihar, Bizkaiko Itzulia. Karrantzatik irten eta Pozalaguako kobetan amaituko da lasterketa.
Markina-Xemeingo
SAILKAPENA:
- Oier Lazkano (ELP) 1:55:54
- Jon Barrenetxea (BAS) “
- Benjamin Turner (HMT) “
- Davide Bomboi (CON) “
- Mark Donovan (BES) “
- John Stiven (NER) “
- Guillermo Mallo (AUT) 1:55:56
- Thibault Germain (SJO) “
- Ramon Diaz (FVS) “
- Rafael Steven Pineda (BAT) “