Nahiz eta lehen postua lortu El Rebollar tiro lekuan, “sentimendu gazi-gozoekin” itzuli dela aitortu du Solabarrietak. Arma pneumatikoen IV. Open txapelketa, “Ciudad de Valladolid” sariketa irabaztea lortu baldin badu ere, normalean baino puntu gutxiago egin dituela azpimarratu du kirolari ondarrutarrak; 579 puntu eskuratu zituen.
Ager Solabarrietak adierazitakoaren arabera, “nahiko gaizki” hasi zuen Valladolideko txapelketa, baina denborak aurrera egin ahala “errendimenduak gora egin du eta azkenean ongi bukatzea lortu dut”.
Ager Solabarrieta, podiumaren gorenean, Valladoliden.