Gaur [uztailak 11] egin dute lasterketaren aurkezpena Ondarroan Lekeitioko
Tximista Atletismo Taldeko arduradunek eta lasterketaren laguntzaile diren eskualdeko udal ezberdinetako eta Lea-Artibaiko Amankomunazgoko ordezkariek. Ia
16 kilometroko lasterketa izango da, Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen kostaldeko errepidetik zehar. Ondarroako
Itsasaurre plazan hasiko da lasterketa eta Lekeitioko
Independentzia plazan amaitu.
Aurten bigarren urtez egingo da lasterketa, eta antolatzaileek azaldu dutenez
ez du aldaketa handirik edukiko iazkoarekin alderatuta, “gehienbat, iazkoan ia guztia ondo atera zelako”. Lehenengo lasterketa izateko, kirol aldetik zein antolakuntza aldetik pozik geratu zirela aitortu dute Tximista taldeko kideek. Lasterketak edukiko duen aldaketa bakarra
Ondarroako kaleetan zehar egin beharko den ibilbidea izango da. Unai Barrenetxea Ondarroako kirol zinegotziak azaldu duenez, “iaz ezin izan zen nahi zen ibilbidea egin, egun horretan herrian Erdi Aroko jaia ospatzen zelako”.
Proba hau korrikalarien egutegietan finkatzeko, ibilbide zehatz bat mantentzearen alde agertu dira antolatzaileak, “gogorra bezain ederra”
Baina aurten, aurreikusitako ibilbidea egin ahal izango dela nabarmendu du Barrenetxeak: “Korrikalariak Itsasaurre plazatik aterako dira Alde Zaharrerantz, han Zubi Barria gurutzatuko dute eta Nasa kaletik barrena joango dira Artabiderantz.
Irteera neutralizatua izango da herriko kaleetatik zehar, baina behin Artabide kaleko bihurgunera iristen diren momentuan neutralizazioa amaitu egingo da”. Tximistako arduradunen nahia da Ondarru-Lekitto lasterketa “
klasiko bat bihurtzea” da, eta horregatik eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntzaileak diren erakunde guztiei.

Antolatzaileak eta erakunde laguntzaileak, Arrigorri ostatuan egindako aurkezpenean.
Lasterketa gogorra dela gogorarazi dute, baina aldi berean mendia eta itsasoa uztartzen dituen eta leku ederretatik zehar igarotzen dituen lasterketa ere badela gaineratu dute. Proba hau korrikalarien egutegietan finkatzeko, ibilbide zehatz bat mantentzearen alde agertu dira antolatzaileak,
“gogorra bezain ederra”. Izena emateko epea jada zabalik dago, irailaren 22ra arte;
Internetez izena eman ahal da.
Iaz 162 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan; aurten 100 gehiago egotea espero dute
Lasterketa. Kostaldeko lasterketa
zirkulazioari guztiz itxitako tartean egingo dela esan dute, eta horrek daukan garrantzia nabarmendu nahi izan dute. Bidean, anoa postuak egongo dira, baina soilik likidoak eskainiko dira. Jatekoa bakarrik Lekeitioko helmugan egongo da.
Autobus zerbitzua ere egongo da, iaz bezala, eta kontsigna zerbitzua ere egongo da. Parte hartzaile guztien artean
hainbat zozketa egingo dituzte antolatzaileek, eta sari gehienak Lea-Artibai eskualdeko produktuz osatuko dira. Iaz, 162 korrikalarik parte hartu zuten Ondarru-Lekitto lasterketan, eta aurten kopuru hori 100 kirolari gehiagogaz gainditzeko asmoa daukate antolatzaileek.

Tximistako kideak, lasterketako kartelagaz.