Horrela aukeratu zuten astelehen iluntzean egindako batzarrean bertaratu ziren kuadrillek, aho batez. Iaz itsasoa izan zen gaia, eta orain dela bi urte berriz, zoologikoa. Antolatzaileek adierazi dutenez, “urtero mahai gainean egoten zen gaia zen, eta aurten berau aukeratzea pentsatu dugu”.
Kuadrilla Eguna abuztuaren 16a ospatzen da Ondarroan, eta besteak beste Ondarroako Udalagaz, jai batzordeagaz eta Kafeko atzeko txosnekin batera egun osoko egitaraua antolatu dute. Urtero modura, kalejira eta elektrotxaranga, bazkaria, Txirrimorraskikoekin jolasak, eta erromeria egingo direla nabarmendu du Kuadrilla Eguneko lan taldeak.
Iazko Kuadrilla Egunean itsasoa izan zen gaia.
Herriko kuadrilla guztiei deia egin diete euren egunari kolorea eta bizitasuna ematera, eta horregatik zinearekin zer ikusia duen edozein mozorro jantzi eta festara batzeko deia luzatu diete.