Istripua 18:00ak aldera gertatu dela esan dute ertzainek; Laka Erdi sagardotegira igotzeko bidearen parean gertatu da, Lekeitioko noranzkoan. Dena dela,
zauriturik ez dela egon esan dute. “Hori bai, errepide erdian geratu dira autoak, eta auto pilaketa handiak sortu dituzte”. Argitu dutenez, 19:15ak aldera kendu dituzte ibilgailuak.