Galizian aurkitutako gorpua lekeitiarrarena dela baieztatu dute
Ertzaintzak eta Itsas Salbamenduko kideek baieztatu dutenez, herenegun Galiziako uretan aurkitutako gizonezkoaren eta uztailaren 3an itsasoan desagertutako 57 urteko lekeitiarraren ezaugarriak berdinak dira; bera dela ondorioztatu, eta kasua itxi dutel...
Itsasoan galdu eta zortzi egunera arrantza ontzi batek aurkitu du marinel lekeitiarraren gorpua; Espe Primero ontzia agertu ez bada ere, gorpua ontzi horren salbamendu baltsaren ondoan aurkitu zuten. Dena dela, oraindik ere familiaren konfirmaziorik ez daukatela eta autopsiaren emaitzak ere ez dituztela jaso esan dute.
Bilboko Itsas Salbamendu taldeak koordinatuta, bilaketa lanak uztailaren 4an hasi ziren egiten. Guztira 34.100 metro karratuko eremua miatu dute, «Asturiasetik Frantziako kostaraino».
Erreskatea Ondarroan
Bestalde, atzo, Itsasoko Gurutze Gorriak txarto sentitzen zen eta itsasoan zegoen Ondarroako marinel bat erreskatatu zuten; portura eraman zuten.