64 urte eta gero, gari-jotzea nola egiten den ikusteko aukera egongo da
zapatuan [uztailak 15] Amoroton.
18:00etan egingo dute ekintza, hilerriaren aurrean erein duten gari soloan.
Aurreratu dutenez,
bi eratara egingo dute gari-jotzea: dena eskuz egiten zen modura eta garai hartako makinariekin egiten zen modura. Gainera, gari-jotzeari lotutako lanabes, makineria eta abarren
erakusketa ere egongo dela aurreratu dute.
Edonola ere, ekintza berezia izango da eta urteak atzera gariagaz nola lan egiten zuten ezagutu ahalko dute herritarrek. Beraz, bihar hilerri pareko solora gerturatzeko gonbitea luzatu diete bateko eta bestekoei.
Amoroto gari jotzea hilerri pareko soloa. Argazkia: Ibon Gabiola Idoiagabeitia.
Gari jotzeko lanabesak ikusi ahalko dira erakusketan.