Arnasa eguna bihar, Ondarroan
Egun guztiko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, Alamedan eta Musika Plazan. Jaiaren helburua solidarioa dela gogorarazi dute Arnasa elkarteko kideekArnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkarteak egun osoko jaia ospatuko du bihar, Ondarroan, helbu...
Egun guztiko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, Alamedan eta Musika Plazan. Jaiaren helburua solidarioa dela gogorarazi dute Arnasa elkarteko kideek
Arnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkarteak egun osoko jaia ospatuko du bihar, Ondarroan, helburu solidarioagaz. Batutako dirua fibrosi kistikoa daukaten umeen familiei laguntzeko izango da.Goizean hasi eta iluntzera arteko jaia antolatu dute, daukaten arazoa bistaratu eta gizartearen sentsibilizazioa lortzeko helburuagaz. Jaia Alamedan eta Musika Plazan egingo dute, Elkar lagunduta denok aurrera! lelopean.
Egun guztian egongo da kamiseta salmenta, goizean Alamedan eta arratsaldean, Musika Plazan. Txosna ere jarriko dute arratsaldean, Musika Plazan, eta eguerdian, sardinak jateko aukera egongo da Alamedan.
Arnasako kideek azaldu dutenez, euren seme-alaben beharrak asetzeko ez dute ez Osasun Sailaren ezta Hezkuntza Sailaren laguntzarik jasotzen, eta horien laguntza barik oso gaitza da txikien eguneroko beharrei aurre egitea. Esate baterako, ez dute lortzen fisioterapeuta lortzeko laguntzarik, eta, beraz, familiak dira gastu horri aurre egin behar dietenak.
Gogoratu nahi izan dute euren seme-alabek arazoak dituztela egunerokotasuneko jarduera batzuk burutzeko, ez daukatelako behar duten arreta eskaintzen dien profesionalik euren beharrak asebetetzeko, gurasoak alboan ez daudenean.
Esate baterako, fibrosi kistikoa daukaten umeek ezin dutela udalekuetara joan nabarmendu dute, ez daukatelako inor euren tratamendua behar bezala emateko.
Eskerrak
Arnasako kideek, eskerrak eman nahi izan dizkiote Ondarroako herriari, «laguntza handia» ematen diolako Arnasa elkarteari. Beste alde batetik, dei egin die herritarrei biharko antolatu duten jaian parte har dezaten.
Iaz antolatu zuten jaian giro ederra egon zela gogorarazi dute elkartekideek, eta espero dute aurten ere ume zein helduek jai solidarioagaz gozatzea eta kontzientziatzea: «Guretzat garrantzitsua da guztien laguntza eta elkartasuna».