Arnasa Egunak kolorez, ilusioz eta aldarrikapenez bete du Ondarroa
Beste behin ere, Arnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkarteak antolatutako jaia arrakastaz egin da Ondarroan. 12:30ak aldera hasi da jaia, eta ordurako, nahikoa herritar zeuden Alamedan batuta elkartearen kamiseta soinean zutela. Gainera, aurretik umeak aurpegiak margotzen ibili direnez, eguerditik kolorea eta alaitasuna ziren nagusi.
Arratsaldean Iparkalen egindako umeentzako entzierro mekanikoak eta Irrien Lagunek Musika Plazan jarritako giroa sekulakoa izan da. Eta ostean, ohitura den legez eta egunari amaiera emateko, argazki erraldoia atera dute.