600 kiloko finala zapatuan jokatu zen Bilboko Zorrotza auzoan, eta lehiaketa horrekin eman zuen amaitutzat Mutriku Sokatira Taldeak bere parte hartzea Euskal Herriko lur gaineko txapelketan. 680 kiloko, 640 kiloko eta 600 kiloko txapelketetan parte hartu dute Sebastian Gurrutxagak zuzendutako mutilek.
Mutrikuko tiralarien ustez, egin duten Euskal Herriko lur gaineko txapelketa “ez da txarra izan”, baina badakite “badagoela zer hobetu”. Euren ustetan, hobekuntza horiek gauzatuz gero beste urrats bat eman eta maila bat gorago egon daitezkeela uste dute.
Orain, irailean Ingalaterrako Southport herrian jokatuko den Europako txapelketa prestatzen hasiko da Mutriku Sokatira Taldea. Irailaren 18tik 25era jokatuko den txapelketan maila ona erakutsi nahi dute, eta buru belarri murgilduko dira horretan.
Mutriku Sokatira Taldeko kideak. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea