Nagusitasun osoz gailendu zitzaion zapatuan Gernikari Miruaitz frontoian, eta Euskal Herriko Herriarteko txapelketa irabaztea lortu du. 3-0 hartu zuten mendean Gernika. Bi taldeek irabaziak zeuzkaten jada Gasteizen aurkako partiduak.
Mutrikuko sei puntistak, txapelekin. Argazkia: Danok Bat
Kadeteetan 30 eta 24 irabazi zuten Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal mutrikuarrek. Gazte mailan, 35-20 gailendu zen Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek osatutako bikotea, eta seniorretan 35-28 irabazi zuten Aitor Manzisidor eta Aitor Andonegik.
Donostian Gipuzkoako txapelketan Zumaiari gailendu ostean, Euskal Herriko Herriarteko txapelduna ere bada orain Mutriku. Jende ugari hurbildu zen Miruaitz frontoia, eta pilotariek txapelak eta herriko alkateak garaikurra jaso zuten.
Jose Angel Lizardi alkateak jaso zuen Mutriku Euskal Herriko txapeldun izendatzen duen garaikurra. Argazkia: Danok Bat