Badira asteak hegaluzearen kanpaina hasi zela euskal portuetako ontzientzat, eta orain arteko arrantzua hain ona ez zela zirudien arren, aste honetan 94.587 kilo hegaluze porturatu dituzte Ondarroan. Gaur goizean [uztailak 19] lehorreratu dute gehiena
Ondarroako Ongi Etorri eta
Lekeitioko Kalamua ontziek. Hasieran, hegaluzea urrun zegoela-eta asko kosta zitzaien lehen tonak harrapatzea, baina orain,
hegaluzea kostatik hurbilago egonda, badirudi geroz eta arrantzu hobeak datozela.
Kiloak 3,90 euroko prezioa egin du kofradian.
Arraina Ondarroako portuan lehorreratzen duten
itsasontzi gehienak Frantziako kostaldean dabiltza hegaluzea harrapatu nahian. Aitortu dute “hegaluzea egon badagoela, baina ez dutela hegaluze-banku handiegirik aurkitzen”.
Joan den astean 37 tona hegaluze lehorreratu zituzten bakarrik Ondarroan, eta hortik 26.196 kilo tamaina ertaineko hegaluzea izan zen.
Hegaluzea Ondarroako Kalare Deuna kofradian.