5 eurotan jarri dituzte salgai Anaitasuna eta Kulixka tabernetan abuztuaren 16ko bazkarirako txartelak. Bazkaria, Kafeko atzeko txosnek eskainiko dute, azken bi urteetan egin den bezala. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, bazkarira doan pertsona bakoitzak 5 euro ordainduko ditu, bazkariak balio duen gainontzeko 5 euroak Ondarroako Udalak jartzen dituelako, Kuadrilla Eguna bultzatzen jarraitzeko; horrela egin izan da azken bi urteetan ere.
250 lagunentzako bazkaria izango da, beraz, txartel kopuru hori amaitzean edo asko jota hilaren amaieran batuko dituzte tikeak Kuadrilla Eguna antolatzen ari den lantaldeko kideek.
Bazkaria 15:00etan hasiko da Kafeatzen.
Antolatzaileek gogora ekarri dute iaz salgai jarri ziren 250 txartelak «nahiko arin» saldu zirela, eta horiek bukatutakoan ez dela egongo gehiago saltzeko aukerarik. Egunean bertan Kafeko azteko txosnetan ere tikerik ez dela salgai egongo azpimarratu dute.
LOTUTAKO ALBISTEA: Zinea izango da Kuadrilla Eguneko gaia